Apirilaren 22an, Ordizia Rugbyko kadeteek Bera-beraren aurka jolastu zuten euskadiko rugby finala. Partida, goizean izan zen Donostian. Goierritarrak garaile atera ziren eta euskadiko txapeldun irten ziren.
Partida oso gogorra eta amaierararte berdintsua izan zen. Azkeneko 10 minutuetan Ordiziarrek 2 entsegu sartu zituzten eta partida eurentzat izan zen 3-16 gailenduz. Baina hori bakarrik ez, aste honetan Valladoliden jolastu den estatuko klub txapelketan parte hartzeko txartela ere irabazi zuten. Bostgarren geratu dira Ordiziarrak 8 taldeetatik. 2 partida irabazi eta beste 2 galdu dituzte baina gazteak pozik daude. Han sekulako maila zegoen. Oso talde ezagunek hartu zuten parte eta ahal zuten guztia egin zuten. Txapelketako Kronika interesgarria
Bestalde Seniorrak berriz ere galdu egin dute22-10 Santboianaren aurka. 5 partida jarraian galdu ondoren aste honetan irabazi beharreko partida dute Liceo Francesen aurka. Axioren kronika
Getxok galdu egin zuen Valladoliden aurka eta Bera-Berak Bartzelonari erraz irabazi zion.
Hemen benetako rugby profesionala, ez duela inoiz bat aspertzen! All Blacks jokalaririk honena historia osoan:
[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/D6cQdIDKdFI" width="425" height="350" wmode="transparent" /]






