THE BEST RUGBY
Hemen dago azkenean errugbyari buruzko blog bat! Bertan, errugbya beste mintzagairik ez da izango eta horren kirol politari buruzko informaziorik ere ez da faltako. Gozatzea espero dut. Hemen doa errugbiari buruzko sarreratxo bat.
Los Cómo del Rugby
nola azalduko nizuke MAITASUNA,sekula amak ez badizu kamiseta josi, nahiz eta zelaian zaudenean sufritu.
nola azalduko nizuke MINA, inoiz ez bazara hilabete bat egon lokarria ezin loturik, plakaje bat jatearen ondorioz.
nola azalduko nizuke GOZAMENA, inoiz ez baduzu lokatzetan dervy bat, ozta-ozta, irabazi.
nola azalduko nizuke NEGARRA, sekula ez baduzu final bat zigor-kolpe dudagarri baten ondorioz galdu.
nola azalduko nizuke ELKARKIDETZA, sekula ez bazaituzte kaleratu, lurrean dagoen kide bat defenditzearren
nola azalduko nizuke POESIA, defentsa gainean izanda, inoiz ez baduzu drop-ik bota
nola azalduko nizuke zer den ZERUA IKUTZEA, sekula ez baduzu plakaje ikaragarri bat egin.
nola azalduko nizuke BELDURRA, sekula ez bazaituzte gaizki kokaturik harrapatu kontragolpe batean.
nola azalduko nizuke HERIOTZA, sekula ez bazara,baloi baten bila, maul batean ankazpietara bota.
nola azalduko nizuke BAKARDADEA, sekula ez bazara flanker bezala geratu, zure itxaropenekin bukatu nai duen atake bat geldiarazteko.
nola azalduko nizuke LOKATZA, sekula ez bazara aurkari baten hanketara bota entsegu bat ekidin naiean.
nola azalduko nizuke BEREKORTASUNA, sekula ez baduzu gehiegizko amago bat egin pase argi bat izanda.
nola azalduko nizuke SAKRIFIZIOA, neguan, egun osoan lanean jardun ondoren, sekula ez bazara entrenatu lokatzetan, euri azpian.
nola azalduko nizuke ARTEA, zeure aperturakin inoiz ez baduzu jokaldi bat inprobisatu.
nola azalduko nizuke INJUSTIZIA, sekula ez bazaitu kaleratu urruti zegoen arbitro batek.
Nola azalduko nizuke BARKAMENA, sekula ezbazara moskoru hospitalera bidali zintuen aurkariarekin.
nola azalduko nizuke ADOREA, sekula ez badiozu ezinezkoa zirudien partidu bati buelta eman.
nola azalduko nizuke LAGUNTASUNA, sekula ez baduzu ezagutu hirugarrengo denbora.
nola azalduko nizuke nire BIZITZA, ene lagun hori, sekula ezbazara RUGBYan aritu.
Artikulu hau Imanol Mendizabal en laguntzari esker izan da.
Eta hemen errugbyari buruzko bideo bat:
Martxoa 21st, 2007 at 10:05 am
RUGBYA!!!!!!! kirol ederra benetan. Ea artikulu interesgarriak idazten dituzun. Eta mila esker nire blogari plubizitatea egiteagatik