6 NAZIOAK FRANTZIARENTZAT
Azkenean, amaitu da 6 nazioen torneoa. Frantziarentzat izan da aurtengo garaipena eta aurreko urtean ere garaile atera ziren. Denboraldi honetan, borroka handia egon da 3 nazioen artean kopa etxera eramateko.
Ingalaterra, itzalduta ibili da aurtengo denboraldian eta Jonny Wilkinsonen etorrerak asko lagundu dio.
Irlandak, pena handiarekin, baina ezin izan du txapeldun atera. Aurreko urtean ere, bigarren gelditu ziren eta nahiz eta aurten txapelketa oso ona egin, Frantzia hobea izan da.
Frantzia, berriz, jokoan nagusi izan da eta hori nabarmen ikusi da partida guztietan. Oilarrek ez dute arazorik izan txapelketa poltxikoan sartzeko.
Bestetik, beste 3 nazioak ez dute ezer handirik egin.
Nahiz eta Italiak aurten ( lehenengo aldiz ) 2 partida irabazi dituen, ez da nahikoa izan eta 4. postuan geratu da.
Eskozia, berriz, nahiz eta joko ona erakutxi, partidak ez zaizkio ongi atera eta 5.postuan amaitu du. Eskoziarrek, gogoa jarri dute baina William Wallacen oinordekoek ezin izan dute ezertxo ere egin eta gainera, euren etsai ingelesen aurka galdu egin dute.
Azkenik, Gales denboraldi penagarria eginda azken postuan etxera bueltatu da burumakur. Duela 2 urte garaile atera ziren baina azken bi urte hauetan oso gaizki dabil.
Hemen 6 nazioen bideo bat eta argazkiren bat, informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen


Martxoa 22nd, 2007 at 3:05 am
epa!
Aitzol zu badakizu zeintzuk dien onenak “wales” jaunak jajaja.
Inglaterrak irabazi baino lehen frantziak irabaztea nahiago det, paliza a los ingleses.
Urrengo urten beste urte bat izango da eta walesek irabaziko do.
ala ondo segi zure blogakin!
aio!