KITMAR ORDIZIA VS GETXO ARTEA
Asteburu honetan,hilak 24 arratsaldeko 4:30etan Espainiako ohorezko maila berriro indartsu dator . Euskal derbia izango da Getxon. Bertan, Getxo Artea eta Kitmar Ordiziak hartuko dute parte. Gainera, partidua Etb 1- ean ikusi ahal izango dugu.
Alde batetik, Ordiziarrak, denboraldi polita egiten ari dira aurten eta laugarren postuan daude kokaturik 31 punturekin. Joko azkarrak eta aurrelari sendoek deskribatzen dute Ordiziaren jokoa. Ordiziarren azken fitxaketa Niron Zelanda Berrikoa, bigarren lerroan jokatzeko aukera izango du.
Bestetik, Getxotarrak, aurten ez dabiltza euren onenean. Aurten denboraldi eta joku kaxkarra erakusten ari dira eta hori klasifikazioan ikusten da. Azken aurrenak doaz 9.postuan 15 punturekin. Euren azken fitxaketa Geremias Palumbo argentinarra, aurreko denboraldian Ordizian aritutakoa izan da.
Borroka polita egongo da bi joku zabaltzaileen ( aperturen ) artean: Mariano eta Palumboren artean, biak argentinarrak. Bi taldeek jokalari oso onak dituzte eta eguraldiak laguntzen badu hori zelaian garbi ikusiko da. Ordiziarrek, autobusa jarri dute Getxorako: Prezioa 4 euro bazkide eta 14 urtetik beherakoentzat eta 6 ez bazkideentzat. Apuntatzeko Ekin Kirolak, IƱaki Zapatadenda eta Altamirako IFAn eman daiteke izena.
Beste gai bati helduz, Ordizia Rugby taldeak, CD bat atera du bi abestirekin. Apirilaren 1 erako Trevijano rugby zelaian egongo da salgai. Informazioa CD ari buruz:klikatu hemen
Abestiak entzun nahi badituzu: http://www.myspace.com/ordiziarugby
Informazio gehiago: Ordizia Rugby Elkartea
Hemen Ordizia ohorezko mailara igo zeneko bideoa: Goza Ezazue! AUPA O.R.E!!!