Euskal Derbia Getxorentzat izan da azkenean

Asteburu honetan, euskal derbia izan da Fadurako zelaian (Getxon). Kitmar Ordiziak eta Getxo Arteak hartu dute parte eta 30-11 irabazi zuten etxekoek.

Ordiziarrak, saiatu ziren baina, ezin izan zuten ezertxo ere egin aurkari gogorra tokatu baitzitzaien. Ordiziarrak, konfiatuta ez baina partidua ez zuten oso zaila ikusten. Horrek, euren jokoan beherakada bat ekarri zuen eta eguraldiak ere jokoa asko moteldu zuen. Goierritarrek ez zuten etsi azken momenturarte eta ia amaierarte partidua nork irabaziko zuen jakitea zaila zen. Baina, bi entsegu sartu zituzten horiek nahiko denbora laburrean eta horrek urdin-gorrien morala jaitsi zuen. Nabarmendu ziren jokalariak: Mikel Mate eta Urdin Ugartelokatza2.jpg

Getxotarrak, aldiz, gogotsu atera ziren zelaira. Irabazteko gogo ikaragarria zuten eta sailkapenaren azken postuetatik pixka bat urruntzeko ere bai. Hiru laurdenekoek sekulako lana egin zuten, bai erasoan eta baita defentsan ere. Jokaldi onak egin zituzten eta baloia ondo mugitzeak, entseguak ekarri zituen. Gainera, bonus puntu bat ere eurentzako izan zen lau entsegu sartzeagatik. Nabarmendu ziren jokalariak: Jeremias Palumbo eta Aratz.1_7.jpg

Bestalde, Spyro Bera-Berak ere garaipen garrantzitsu bat lortu zuen Santboianaren aurka. 26-5 irabazi zuten urdinek baina ezer gutxirako balio izan zien garaipenak, oraindik jaitsiera postuetan baitaude oraindik. gra_mg_0132.jpg

Sailkapena beraz, horrela doa:
UEMC El Salvador 53
C.R.C Madrid Noroeste 45
CIC Rugby Valladolid 37
Kitmar Ordizia Rugby 31
U.E. Santboiana 30
F.C Barcelona 29
Getxo Artea Rugby 20
Liceo Frances R.C 20
Spyro Bera Bera 19
Complutense Cisneros 7

Axioren kronika irakurri nahi baduzu klikatu hemen

One Response to “Euskal Derbia Getxorentzat izan da azkenean”

  1. xluis Says:

    Ñño!!paridu hau irabaztekoa zan bai!!
    Nola!! ta Bera-berak iarbazi zola!
    bueno, beintzat jaitsiera postuetan daude.
    ke se jodan!!

Leave a Reply