Biarritzek Northamton hartuko du asteburu honetan!!!
Asteburu honetan, igandea Apirilak 1, Biarritz Olympiquek Norhamton Saints hartuko du Anoeta zelaiean. Partidu hau Heineken-cup (Europako club taldeen arteko txapelketa) izango da eta berriz ere, Miarritzdarrek Anoeta futbol zelaia aukeratu dute partidua jolasteko. Aipatzekoa da, jadanik ia sarrerarik ez dagoela salgai eta Anoetak gainezka egingo du igandean aurreko urteetan bezalaxe.
Aurreko urtean, Biarritz Olympique finalera iritsi zen Munster Irlandarren aurka. Galtzaile irten ziren Galesen jolastu zen partidutik nahiz eta txapelketa oso borobila egin, ez zen nahikoa izan kopa Euskal Herrira ekartzeko. Munter taldea, hiru aldiz iritsia zen finalera, jadanik, eta hirugarrengoan eraman zuten kopa etxera. Ate-joka zebiltzan eta azkenik, garaile irten ziren. Aurten Frantziako ligan ez daude euren onenean, baina oraingoz, txapelketako euren taldean erraz nagusitu dira, jolastu dituzten partiduetan txuri-gorriak.
Northamton, berriz, nahiz eta jokalari onak eduki azken denboraldietan ez du joko politik erakutsi. Aurten indartsu dator eta txapelketa etxera eramateko prest daude. Biarritzi arazo larriak eman diezazkioke talde honek eta serioski hartu beharko dute partidua. Jarraitzaile faltagatik behintzat ezda izango! Ingalaterratik ere jarraitzaile dexente datoz, 7.000tik gora. Beraz, oso partidu interesgarria izango dela garbi dago.
Hemen, B.O ren bideo bat