Biarritz eta Ordizia galtzaile
Asteburu honetan, Biarritzek eta Ordiziak jokatu dituzten partidetan biak ezin izan dute garaipenik lortu. Biek merezi zuten irabaztea, baina azkenean, biak burumakur geratu dira.
Biarritzek ezin izan du Northampton mendean hartu. Partida ona egiten ari ziren eta anoeta gainezka zegoen sekulako giroarekin. Jokoan nagusi ziren, baina ingelesek, sekulako defentsa egin zuten eta lehenengo zatiaren amaierarako 3-0 bakarrik zihoazen ( Yachviliren transformazioa ). Bigarren zatian indartsu atera ziren etxekoak eta beste zigor kolpe batean, 6-0 jarri ziren aurretik. Partida poltsikoan zutela zirudien, baina ingelesak suspertzen hasi ziren eta baloiaren jabe egin ziren. Horrela, ia azken minutuetan, Northamtoneko zentroak (R.Kidd) Yachviliren pase bat interzeptatu eta entsegu bat lortu zuen hagen azpian. Spencerren transformazioarekin 6-7 jarri zen markagailua eta horrelaxe amaitu zen. Beraz, B.O txapelketatik at geratu da eta hurrengo urteari begira jarri beharko da. Northampton Saints berriz, London Waps-en aurka jokatu beharko du hurrengo partida.
Bestalde, Kitmar Ordiziak ezin izan du Cic Valladolid-en aurka garaipenik lortu. Lehengo zatian, bi taldeek sekulako defentsa erakutsi zuten eta amaierara 0-0 iritsi ziren. Bigarren zatian, berriz, nahiz eta etxekoak baloiaren jabe izan, Valladolidekoen esperientzia eta joko onak, Ordizia beherantz joanarazi zuen. Horrela ba, 7-14 azken emaitza. Asteburu honetan, Donostiara joango dira euskal derbya jokatzera.
Bien bitartean, Bera-Berak eta Getxok garaipen oso garrantzitsuak lortu dituzte biak puntuen beharrean baitaude. Donostiarrak, 24-14 gailendu ziren Liceo Francesen aurka. Getxotarrak ,aldiz, Complutenseren aurka 10-32 gailendu dira.
Hemen aurreko urteko txapeldunen bideo bat. Munster.
