Gipuzkoako Kopa donostiarrentzat
Asteburu honetan, anoetako mini estadioan jokatu den euskal derbyan, Spyro Bera-Bera Kitmar Ordiaziari gailendu zaio. Euskal derbya larunbatean arratsaldeko 4-30 ean hasi zen eta partiduko azken emaitza 25-9 izan zen etxekoen alde.
Kitmar Ordizia gogotsu atera zen, baina eskura jokatzeko arazoak izan zituzten eta 3/4 ek ez zuten joko onik erakutsi. Aurrelariaek, berriz, alboko sakeetan ( touchetan ) arazo larriak izan zituzten eta hortik etorri zen lehen entsegua, goierritarren hutsagatik. Bestela, ez ziren horren gaizki ibili baina, jada ordiziarrak esnatzen hasi beharko dute irabaztea asko kostatzen ari baitzaie. Aipatu beharra dago, azkenaldi honetan epaileak ez direla batere laguntzen ari ordiziarrei.
Spyro Bera-Berak joko ona erakutsi zuen eta eraiek merezi izan zuten irabaztea. Ostikoetan oso ondo ibili ziren eta min asko egin zien Ordiziarrei. Gorka Bueno eta Feijo izan ziren nabarmendu zirenak. Hala ere, joko zikina eta itsusia ere erakutsi zuten. Fisioaren laguntza gehiegi eskatzen zuten jokoa asko geldituz eta denbora asko galduz. Borrokak ere bien aldetik asko ikusi ziren.
Beste gai bati helduz, Getxo Arteak ere ez zuen zorterik izan 10-15 galdu baitzuen etxean. Getxotarrak garaipena behar dute arriskuan baitaude.
Sailkapena euskaldunentzat horrela doa beraz.
Kitmar Ordizia 32 punturekin 6.postuan
Bera-Bera 27 punturekin 7.postuan
Getxo Artea 26 punturekin 8.postuan
Informazio gehiago klikatu hemen
Hemen Hernanikoen bideo bat
